Arantza Lorenzo Zubillaga / Gourmet Image (argazkilaria)
Dieta mediterraneoa du oinarritzat eta elikaduraren bidez, oreka eta osasuna lortzea helburu. Horretarako, Arantza Lorenzo nutrizionistak errezeta eta aholku mordoxka eskaintzen ditu, beti ere, sukaldaritza goxo eta zaporetsu bat bultzatu nahian. Sarreretatik hasita, azkenburukoetaraino, barazkiak, lekaleak, haragiak, arrainak eta abar luzea eskaintzen ditu. Betiko zein egungo errezetak, modu errazean azalduta, sukaldean hasi berri direnentzat edo hasi nahi dutenentzat. ...